XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) ontzi baten barruan dagoen gas bat berotuz gero zapotzari bultz egiten diola ikusi eta hor beroa oldar bilakatzen dela agerian dago.

Horri, beroa eta oldarra zer bakar baten bi agertze-gisa direla baiestea dario eta horixe dugu, hain zuzen, Bernouilli-k gasen higikunde-teoria ematean egin zuena.

Ustari horren arabera, gasa osatzen duten alexkak eten gabeko ibilian dabiltza; bere joan-etorrietan, zapotza jotzen duen bakoitzak bultzatxo bat egiten dio, denen artekoak zapotzak jasaten duen indarra osatzen duela.

Beroak, beraz, aleen ibilkera biziagotuz bere oldarra gehitu eta indar hura, bidebatez, nahi eta ez handiago egin behar.

Beraz, ale baten oldarra eta beroa funtsean bat direnez gero, bata nahiz bestea neurtuta atera diezazkigunek elkarri nolabait lotuta behar dute, noraezean; hala ere, berotasun-maila neurtzeko gradoa alietzera hautatu dugunez gero (1), bi neurketak (oldarraren bidezkoa eta beroaren bidezkoa) berdin atera daitezen biderkari bat beharrezko gertatzen da.

Biderkari horri Boltzmann-ena deritza, k-z izendatzen da, eta helio-atomo batentzat kaloria / grado bakoitzeko balio ditu; horrela, alearen, x alderako laistertasuna Vx baldin bada, .

Gas-atomo batek, ordea, x alderako bideaz gainera y eta z alderakoak ere har ditzake (luze-zabal-sakonen alderakoak alegia); hiru askatasun-mailaren jabe dela esan ohi da eta bere energia, oro har izango da.

Orain arte eman ditugunak atomo bakar bati zegozkiola, ontzi baten dagoen gas guztiari buruzkoak zehatz jakin ahal izateko gauza ez liratekela agerian dago.

Zorionean, Avogadro-k zera atera zuen: Edozein gaizko atomo-gramo baten (3), beti atomo daudela.

Beraz, Boltzmann-enaren eta Avogadro-naren biderketa egin, eta atomo-gramo batentzat 1.986 kaloria / grado bakoitzeko.